Zure etorkizuna errealitate bihurtzen laguntzen dizugu!

Baduzu negozio-ideiaren bat? Ekintzailetzara jo nahi duzu? Aholkularitzarik behar duzu zure enpresa-proiektua garatzeko?

BIC Bizkaia Ezkerraldean zure proiektuaren alde egiten dugu, zure alde egiten dugu.

Zure zain gaude!

Kontaktatu hemen zure ideia abian jartzeko

25 urteko esperientziarekin eta 500 proiektu garatuta izanda, BIC Bizkaia Ezkerraldeak sostengua eta espazio bat eskaintzen dizkizu zure etorkizuna errealitate bihurtzeko.

 

Behar dituzun baliabide guztiak jartzen ditugu zure esku, eta baita aholkularitza-zerbitzu aditu bat ere, proiektuaren fase guztietan laguntzen dizuna: negozio-plana prestatzea, laguntzak bilatzea eta kudeatzea, finantziazioa eta kokapena.

 

Aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkizugu behar duzun guztirako.

Euskadiko enpresa-mintegirik handiena

Doako coworking-esparrua, eta tailer, ekoizpen eta bulegoetarako lekua duten moduluak.

500 proiektu baino gehiago garatuta izanda, hurrengoa zurea izan daiteke!

Eta ekitea bide luzea dela ondo dakigunez, zure esku jartzen dugu…

Doako coworking-esparru bat, denbora-mugarik gabe.

zure proiektua aurrera eraman ahal izan dezazun beharrezkoak diren zerbitzu guztiekin, eta baita ekoizpen- eta bulego-eremua duten moduluekin ere, oso prezio onean.

Zure proiektua errealitate bihurtzeko lekua:

 Harrera- eta zaintza-zerbitzuak egunez, gauez eta asteburuetan.

2 bilera-gela.

3 prestakuntza-gela.

Ekitaldietarako aretoa eta zentroa.

Zerbitzu guztiak teknologia berrienarekin:

WIFIa dohainik esparru komunetan.

Fotokopiagailua eta eskanerra.

Ikus-entzunezko baliabideak bilera-aretoetarako eta prestakuntza-geletarako.

Office/jantokia.

Atseden-gunea.

Kokagune paregabea

7.000 m2-rekin, BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner Enpresa-mintegia Euskadiko handiena da eta leku paregabean dago kokatuta, mota guztietako zerbitzuetatik gertu: saltokiak, jatetxeak, gimnasioak, haurtzaindegiak… eta garraiobide publiko guztietatik oso gertu.

🅿️ Gainera, 60 plazako aparkaleku bat ere badu, segurtasun-neurriekin.

Gure ekintzaileek hauxe pentsatzen dute…

Zein dira BICek eskaintzen dizkizuen erraztasunak?

Instalazioak oso ondo daude eta startupen ingurune batean gaude. Gainera, hemen informatuta gaude berrikuntzaren arloko gai eta laguntzei buruz, eta horrek gauzak errazten dizkigu enpresa abiatzerakoan.

Markel Erleaga  Camozzi Automation

Zergatik erabaki zenuten BICen abiatzea?

Eskainitako diru-laguntzengatik eta BIC Ezkerraldeak hasieratik beretik lagundu digulako gauza guztietan, talde paregabe dute.

Antonio Igarza  OnTour Up

BICen zaudete. Zer eskaintzen dizue?

Enpresa mailan erosotasun eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkigun leku bat da. Hemen badugu harrera 24 orduetan, eta baita biltegia, kokagune ona eta gure bisitarientzako aparkalekua ere.

Asier Cenigaonaindia  EXOM Engineering

Zure proiektua gauzatzeko behar duzun guztia BIC Bizkaia Ezkerraldean daukagu.

Egin ezazu urratsa!

Kontaktatu hemen eta zure etorkizuna errealitate bihurtuko dugo